Barrutik Kanpora. Sarrera
Informazioz eta eskakizunez betetako mundu honetan, nerabeek espazio seguruak behar dituzte beraien burua osotasunean ulertzeko eta adierazteko, beraien autoestimua eta hezkuntza-komunitateko kide izatearen sentimendua indartuz.
Estereotipoak saihestuz, gizontasun eta emakumetasun arketipoekin lotutako ezaugarriak giza garapenaren baliabide gisa integratzea proposatzen da. Praktikan, helburua, norabidea eta egitura lantzen dira, zaintza, sormena eta enpatiarekin batera, arazoak konpontzen dituen osotasunezko prestakuntza baterako, harremanak eta ongizate emozionala alde batera utzi gabe.
Metodologia
Entzuteko eta elkarrizketarako zirkuluak: norbera adierazteko, konfiantza eraikitzeko eta enpatia lantzeko modu seguru eta gidatua. Identitatea eta autoezagutza: barneko indarguneak eta ezaugarri pertsonalak aurkitzeko dinamikak, estereotipo eta rol zurrunak inposatu gabe.
Adimen emozional aplikatua: antsietatea, frustrazioa edo errua bezalako emozioak ezagutzeko eta kudeatzeko tresnak; erresilientzia eta komunikazio asertiboa lantzea.
Sormen eta gorputz-dinamikak: mugimendua, arnasketa kontzientea, jolasa eta adierazpen artistikoa, gorputza, burua eta emozioa integratu daitezen. Bizikidetza eta elkarrekiko errespetua: komunikazioa hobetu, gatazkei aurre egin eta elkarlaneko giro osasuntsua sustatzen duten praktikak.
Proposamena
2 orduko saioak hilabetero ekainerarte: Autoezagutza eta emozioen kudeaketa tailerrak.
Elkarrizketa-zirkulu bereiziak ala bateratuak, helburuaren eta jardunaren arabera.
Autoestimua, talde-kohesioa eta komunitate-sentimendua indartzeko jarduerak.
Dinamika sortzaileak eta giza ezaugarrien integrazioa (fokua/egitura eta zaintza/entzutea).
Nortasun pertsonala, komunikazio enpatikoa eta bizikidetza.
Bukaera jardunaldia: Egun osoko irteera ikasitakoa gogoratu eta integratzeko. Ospakizun osasungarria musikarekin eta mugimenduarekin.
Inbertsioa: 140 euro/orduko
Taldeak: Gehienez 28 pertsona
Sintesia
Barrutik kanpora programak giza ezaugarriak orekatzen dituen osotasunezko ikuspegi bat proposatzen du, pertsona guztiek helburua eta norabidearen lanketa zaintza eta enpatiarekin batera garatu dezaten. Dimentsio horiek bateratzean, sormena, diziplina, erresilientzia eta osasun emozionala sustatzen dira, eta ikaskuntza sakonagoak eta harreman osasungarriagoak bultzatzen dira hezkuntza-komunitatearen barruan.
Ikastetxearentzako onurak
Eskolako bizikidetza eta gelako giroa hobetzea. Autokonfiantza, enpatia eta erronka akademiko eta pertsonalei aurre egiteko baliabide gehiago dituzten ikasleak. Irakaskuntza-talde kohesionatuagoak, euste-tresnak eta muga argiak dituztenak. Familia konprometituagoak eta hazkuntza kontzienteko eta errespetuzko komunikazioko praktikak dituztenak.
Bideratzaileak
Jon Medina
Begirada Berriaren sortzailea.
Bideratzailea,emozioak laguntzean eta hazkunde pertsonalean aditua, topaketa-guneak sortu ditu, non gazteen eta gizonen artean benetakotasuna, gaitasun sozialak eta lidergo enpatikoa sustatzen diren.
Bere helburua kontziente, enpatiko eta norberaren segurtasunez beteriko belaunaldiak heztea da.
Aiala Atutxa
Barrutik Kanpora-ren sortzailea Jon Medina-rekin batera.
Proiektu honetan, hezkuntza esparruko ibilbidea -irakasle eta orientatzaile gisa- bere ezagutza eta ongizaterako egindakoarekin bateratzen da.
Batasun horretatik abiatuta, norbere buruarekin, bizitzarekin eta gainerako pertsonekin benetazko konexioa ahalbidetzen duen ikuspegia proposatzen du.